Karrikiriren buru Arantxa Aranzabal eta Garaine Palacios daude. Arantxak bizitza osoa darama dendan, merkataritza bere geneetan darama. Dendarien alaba, biloba, birbiloba eta hereniloba da. Txikitatik laguntzen zien gurasoei, baina 25 urte daramatza Karrikirin lanean. Lehenik, langile gisa, eta gero negozioaren buru, gurasoak erretiratu zirenean. Garaine irailetik ari da Karrikirin lanean.
170 urte baino gehiagoko. historia duen denda gara. Gaur egun, familia bereko seigarren belaunaldia gara Karrikiriren buru. Etxea, tresneria, dekorazioa, osagarriak eta opariak dira gure lana. Helburua bezeroa harritzea da, gure marken hautaketarekin, aniztasunarekin eta produktuaren kalitatearekin. Gure produktuek ingurumena eta osasuna errespetatzen dituzte; produktu berritzaileak, hurbilekoak, nazionalak edo europarrak eskaintzen ditugu. Lehentasuna bezeroa eta haren onura dira. Geure burua eguneratu eta prestatu egiten dugu, aholkuak emateko, konfiantza emateko eta merezi duten bezala laguntzeko.